HASITA
80. neurria
HERRI JASANGARRIA > NATUR-GUNEAK: BABESTU ETA SUSTATU
Andatzaren kudeaketa eta erabilera Usurbilgo beharretara egokitu: bertako basoa, aisialdia, ondarea eta uraren kudeaketan duen eragina zaindu.
** Etengabeko lan ildoa. Udal eskumenak baliatuta, eta aldundiarekin harremanetan, zenbait pauso eman dira:
– Ondarea: urtero, Aranzadirekin batera, azterketa arkeologikoak egin dira Irigainen. 2023an, errotarrien inguruko liburuxka argitaratzea aurreikusten da.
– Aisialdia: errotarrien mendi ibilbide homologatua gauzatu da, eta 2023 hasieran aurkeztuko da publikoki.
– Ura: aldundiarekin neurriak adostu dira Erroizpe inguruko basoa ez ustiatzeko.
– Basoa: bertako basoa landatzeko ekimenak egin dira, esaterako, ikasleekin, eta izaera orokorrez bertako basoa landatzea adostu da aldundiarekin.