HASITA

120. neurria

ONGIZARTEA > KIROLA

Kirol azpiegiturak hobetzen jarraitu: kiroldegiko kanpoaldean dagoen berdegunea egokitu, udan beste erabilpen bat emateko helburuarekin.

2019-2023 legealdian egin diren inbertsioak eta hobekuntzak:

  • Kiroldegi kanpoko futbol zelaia berritzea.
  • Kiroldegiko eskubaloi pistako gradak berritu dira.
  • Sauna berria jarri dute igerilekuaren ondoan.
  • Sauna zaharra eta garai batean harrerako langileena izandako etxea egokitu dute areto berri bat egiteko.
  • Harmailak jarri dituzte Harane futbol zelaian.
  • Udarregi ikastolak Agerialdeko frontoia estaltzeko lanak egin ditu 2021eko udan. Udalak, aldi berean, ezker paretan saneamendu eta drainatze lanak egin ditu, frontoia estaltzeko beharrezkoa baitzen.

2023ko aurrekontuetan Haraneko zelaia berritzeko partida gorde dute.