UDALA HERRIAREN ZERBITZURA

GOBERNANTZA EREDUA

Parte-hartzean eta eredu demokratikoan sakondu.
121. Auzoak ahots propioz: auzoen eta udalaren arteko harremana artikulatzeko, egonkortzeko eta iraunkortzeko egitasmoa sustatu, auzoekin batera. Parte-hartze prozesu bat garatu.
122. Udal politiketan genero-ikuspegia txertatzeko programa landu eta garatu, zeharlerrotasuna landuz. Bide horretan, genero-ikuspegiz landu aurrekontuak.

UDAL BALIABIDEAK

Eraginkortasunez kudeatu.
123. Udal lokalen erabilera arautzeko parte-hartze saioa burutu eta arautegia sortu.
124. Doako wifi-eremuak sortu udal ekipamenduetan, arrakala teknologikoa gainditzeko helburuarekin.

UDALAREN BERRANTOLAKETA

Usurbildarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eta eraginkorra eskaini.
125. Administrazio elektronikoaren norabidean urratsak egin.

  • Programa bat sortu eta pertsona bat kontratatu.
  • Udalaren app bat sortzea herritarrekin harremanetarako.
  • Herritarren Harrerarako Zerbitzua sortu.

126. Artxibo sistema berria sortu:

  • Artxibo zaharraren diagnostikoa eta xahuketa egin.

127. Espazioaren antolaketa berria: udaletxea berritu.
Azterketa egin eta inbertsioen plangintza osatu.
128. Kalitatezko enplegu publikoak sortu.

  • Lan eskaintza publikoen proposamena landu.
  • Egun onartuta dauden OPEak martxan jarri.
  • OPE berriak martxan jarri.
  • Erretiroen kasuan, lanpostuen balorazioa egin.

129. Lanerako prestakuntza eta formazioa eskaini langileei.

  • Barne-komunikazioa hobetu. Barne buletina sortu.

130. Udalaren behar berrietara egokituko den epe ertaineko giza baliabideetako estrategia bat lantzea.