HASITA
105. neurria
ONGIZARTEA > ETXEBIZITZA
Hausnarketa / eredua / barne antolaketa: Usurbilgo etorkizuneko etxebizitza politika zehazteko hausnarketa prozesua zabaldu. Halaber, ezinbestekoa da udal-baliabideen azterketa egitea, etxebizitza politika nola kudeatu zehazteko.
HAPOa idazten ari dela probestuz, beharrezko ikusten da etxebizitza politikako hausnarketa orokor bat egitea, udalak duen ahalmena kontuan izanda eta etxebizitzak, gehienbat, enpresa pribatuek eraikitzen dituztela ahaztu gabe.
** Usurbildarren beharrei erantzuteko asmoz, HAPOak etxebizitza eredu desberdinak sustatzen ditu. Plan Orokorrak, guztira, 723 etxebizitza berri eraikitzeko aukera jasotzen du, eta horien %57 merkatuz kanpoko etxebizitza babestuak izango dira (%43 babes ofizialekoak eta %14 tasatuak).