HASITA
65. neurria
HERRI JASANGARRIA > TRANTSIZIO ENERGETIKOA
Energia-jasangarritasunaren inguruko aholkularitza zerbitzua abiatzeko aukerak aztertu. Energia Aholkularitza zerbitzua bideratzea eta herritarren sentsibilizazioa bultzatzea izango da helburua. Horrela, energia eraginkortasun eta energia berriztagarrien inguruan herritarrek beren etxeetan edo merkatariek beren jardueretan aurrerapausoak ematea bultzatuko da.
2020ko abendutik 2021eko abuztura arte, Energia Bulegoa izan du udalak, lehenengo aldiz. Energia teknikariak hainbat lan egin ditu, udal barrura zein kanpora begira, herritarrekin. Aurrera begira zerbitzuari eustea baloratzen ari da udala.