ONGIZARTEA

TOKIKO GARAPEN EKONOMIKOA

Gure herri-balioekin bat, tokiko garapen ekonomikoa sustatu.
91. Eskualdea: Beterri-Buruntza lankidetza-hitzarmenetik mankomunitaterako prozesua garatu eta bultzatu:
Prozesu erabakigarria izango da, eta Usurbilgo Udaletik jarraipena egiteaz gainera, horrek udalean nola eragingo duen aztertu beharko da. Prozesu horren jarraipenerako lantalde bat osatuko da.
92. Eredua: tokiko garapenaren inguruko hausnarketa egin eta eredua definitu, ekonomia sozial eraldatzailearen norabidean.
93. Kooperatibagintza: komunitatearen beharretatik abiatuta, kooperatibagintzan oinarritutako enpresa-proiektuak sustatu.
94. Ekintzailetasuna sustatu: ekintzaile berriak, gazteak, euren jardunak herrian gara ditzaten bitartekoak jarri.
95. Industriaguneak modernizatu: Usurbilgo industriaguneen beharrak aztertu eta zaharberritzeko plangintza osatu. Enpresa jarduera berriak herrira ekarri.
96. Enplegua: enplegu-planak indartzeko diagnostikoa eta epe ertaineko plana garatu.
97. Lankidetza: sektore arteko eragileen herri mailako lan mahai baten koordinaziopean, sektore ezberdinen arteko sinergiak indartzeko lankidetza proiektuak garatu; sektore artekoak nahiz sektore barnekoak (nekazaritza, sagardotegiak, merkatariak, ostalariak, turismoa…).
98. Herriko merkataritza: herriko merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plana (PERCOa) berritu.
99. Turismoa: Usurbilek garatu beharreko turismo-ereduaren gaineko hausnarketa egin, eta plangintza egikaritzeko bitartekoak jarri.

GIZARTE POLITIKAK

Pertsonen bizi-baldintza duinak bermatu.
100. Antolaketa: gizarte zerbitzuen eskaintza gizartearen gaur egungo erronkekin lerrokatzeko, zerbitzuen eta antolaketaren inguruko gogoeta estrategikoa egin.
Gizarte bazterketari aurre egin: bizi-baldintza duinak bermatzeko, esku-hartze sozialak ugaritu.
101. Gizarte Larrialdietarako Laguntza propioen udal-araudia osatu: dirulaguntza propioen diru-poltsa sortzea, herrian sor daitezkeen beharrei erantzuteko.
102. Gizarte zerbitzuek 185/2015eko urriak 6ko zorroari erantzuteko udal mailan eta bailara mailan antolatu eta baliabideak jarri.
Hirugarren adina
Zahartze aktiboa eta bizi-baldintza duinak bermatu.
103. Hirugarren adineko pertsonentzat tutoretzapeko etxebizitzen proiektua abiatu.
104. Matia eta GFArekin lantzen ari garen hitzarmen soziala gauzatzea: Matia eta GFArekin lantzen ari garen hitzarmen sozialetik eratortzen diren lan-ildoei heltzea. Hainbat lan-ildo izango ditu:

  1. Eguneko Zentroa: toki aldaketa eta kudeaketa, nola?
  2. Kalezarko auzune berriak dituen enplegu eta prestakuntza beharren azterketa egin eta baliabideak jarri herritarrak bertan lanean jartzeko (2020-2021).
  3. Etxean Bizi programan parte hartuko den aztertu (2020).
  4. Kontseilu Soziala sortu (2022).
  5. Zaintza sarea osatu (2023).

ETXEBIZITZA

Herritarren premiei erantzungo dien etxebizitza-politika garatu.
105. Hausnarketa/eredua/barne antolaketa: Usurbilgo etorkizuneko etxebizitza politika zehazteko hausnarketa prozesua zabaldu. Halaber, ezinbestekoa da udal-baliabideen azterketa egitea, etxebizitza politika nola kudeatu zehazteko.
HAPOa idazten ari dela probestuz, beharrezkoa ikusten da etxebizitza politikako hausnarketa orokor bat egitea, udalak duen ahalmena kontuan izanda eta etxebizitzak, gehienbat, enpresa pribatuek eraikitzen dituztela ahaztu gabe.

Alokairua sustatu:
106. Hutsik dauden etxebizitzak alokairu bidezko erabilera sustatzeko neurriak hartu.
107. Alokairurako dirulaguntza lerroren bat zabaltzeko aukera aztertu.
108. Alokairu sozialera bideratzen diren etxebizitzen esleipen eredua aldatu: udal erregistroa osatu.
109. Gazteen emantzipazio-politikak sustatu: Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren proiektua gauzatu.

HAUR ETA NERABEAK

Usurbil haur eta nerabeen neurrira egokitu.
110. 0-7 urte: haurrentzako aisialdi espazio desberdinen arteko koordinazioa eta elkarlana.
111. Jolastokiak eta parkeak: diagnostiko bat egin eta behar direnak konpondu.
112. Eskola-bideak eta jolas-parkeen arteko konexio seguruak.
113. Nerabeek eta gazteek espazio publikoetan biltzeko duten beharrei erantzunez, espazioak egokituko ditugu, elkarrekin topo egiteko espazioak sortuz (Ikastola aurreko zelaia edota hilerri zaharra).

GAZTEAK

Gazteei udal-jardunean ahots propioz aritzeko aukerak eman.
114. Gazte kontseilu bat sortzeko aukera aztertuko dugu, gazteak ahots propioz aritu daitezen udal-jardunean eta eurekin batera landu ditzagun gazteei zuzendutako politikak.
115. Zirimara proiektua zabaldu. Zirimara hedatu eta aisialdi talde bat eratzeko, laguntza administratibo eta ekonomikoekin jarraitzea eta zabaltzea, beste eragileekin batera.

KIROLA

Jarduera fisikoaren eta kirolaren plan integrala garatu.
116. Kirolerako mahai eragile bat sortu.
117. Herriko kirol diagnosia egin, jarduera fisikoaren eta kirolaren plan integrala garatzeko. Azterketa sakona egin nahi dugu, bai genero-parekidetasun ikuspegitik, eta baita eremu zabalagoan ere: elkarteak, kirol eremuak, ekintzak, hezkuntza arloan, aisialdian… Horrez gain, adin tarte, kirol mota, hizkuntza ohitura… ikuspegi ezberdinak txertatu diagnosian. Gizarte ekintza, euskara eta parekidetasun arloekin adostu diagnosia. Aztertu eta horren araberako neurri zuzentzaileak hartu.
118. Kirol mahai bat sortu (diagnosiaren ondorioen arabera). Kirol mahaian hitz egiteko gaia litzake: herriko kirol talde guztiak klub bakarrean biltzeko ahalegina egin, euren arteko harremana eta koordinazioa hobetzeko.
119. Kirola eta aisialdia: elkarlan gune bat antolatu: Zirimara, Mugiment, Gaztelekua, kirola, gizarte zerbitzuak, gazte mugimendua, Ziortza, Noaua, eskolak…
120. Kirol azpiegiturak hobetzen jarraitu: kiroldegiko kanpoaldean dagoen berdegunea egokitu, udaran beste erabilpen bat emateko helburuz.