EGINDA

18. neurria

HERRI-NORTASUNA > ANIZTASUNA

Aniztasun-plana egin eta garatu. Jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta, oro har, identitate aniztasunaren kudeaketa erronka handia da Usurbilentzat. Gure premisa edota abiapuntua argia da: aniztasuna ez da mehatxu bat, aberastasuna baizik. Hortaz, gure herri eta auzoetako aniztasuna kohesio sozialerako elementu bilaka dadin, aniztasuna modu egokian kudeatu behar da. Plangintza edo bide orria behar dugu, eta, horixe da legealdi honetan gauzatu nahi dugun proiektu garrantzitsuenetako bat. Inbertsiorik potoloena, esango genuke: bizikidetzan sakontzea. Horretarako, ezinbestekoak ditugu elkar ezagutzan eta aitortzan oinarritutako ekimenak, aniztasuna balio positibo moduan sustatuko duen herri-ikuskera, eta baita, jatorria edozein dela ere, pertsona guztien aukera berdintasuna bermatuko duen udal-jarduna ere.