EGINDA

44. neurria

HERRI JASANGARRIA > HIRIGINTZA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasieraz onartu: HAPO-n datozen 10-15 urterako dugun ikuskera jasotzen da. Hori dela eta, hainbat azterketa eta prozesu bultzatzea dagokigu: hirigintza jasangarria bultzatzea, espazioen berrerabilera hobestea, genero-ikuspegiaren lanketa eta euskara bermatzea antolamendu berrian. HAPO herritarrekin lantzeko partaidetza prozesu bat edo lan-saio batzuk antolatuko ditugu.

** 2022ko urrian onartu dute, hasieraz, Usurbilgo HAPOa, eta alegazioak aurkezteko epean izango da 2023ko urtarrilaren 31ra arte. Eduki guztiak udalaren webgunean jarri dituzte.